XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Neskak banko fijoan hasteko ez da falta ez gogorik ez jenderik.

Adibidez, orain Zaragozara joango gara konpetizio batetara eta han ikusiko dugu zelan gabiltzan beste herrialdeetako traineruekin borrokatzean; ba, Zaragozara, kanpig dendetan joango gara.

Ekonomia aldetik klub gehienak dabiltza horrela baina gu bezain txarto inor ere ez.

A: Euskal Herrian badago beste nesken klub-ik? M: Bai, lehen Bizkaian geu bakarrik geunden, baina orain talde gehiago sortu dira.

Santurtzin badago bat eta gauza politak egiten ari dira; Gipuzkoan hor daude Kostape, Urki, Arraun-lagunak, Santiagotarrak....

Gipuzkoan asko daude, baina Bizkaian ez.

Guri asko kostatzen zaigu geure maila igotzea geu bakarrik gaudelako.

A: Mutilek eta neskek entrenamendu ezberdinak egiten al dituzte?.

M: Ez, pesak eta hori denak berberak egiten ditugu, bakarrik guk 30 kilo altxatzen baditugu beraiek gehiago altxatzen dituztela.

Bestela entrenamendu berbera egiten dugu: korrika egin, pesak, aldatzak....

A: Arraunean zabiltzanean zein da gertatu ahal zaizun faenarik handiena? M: Itsasoa gaizki badago eta gainera haizea, txarto.

Baina ondo bazoaz eta gustora, eta arrauna apurtzen bazaizu....

Beno, niri ez zait inoiz gertatu baina... pentsa hori Espainiako Txapelketan gertatuz gero, entrenatu eta entrenatu egon ondoren.

Ez da erraza arrauna apurtzea baina bai trabatzea.